XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Sar zaitez barrenera, iluna duzu eta gaua gurekin pasako duzu.

- Horrenbeste gizonen artean ez naiz ausartzen.

- Ez izan beldurrik. Hamabi dira eta hamabiek gela batean egiten dute lo.

Atea itxiko diegu eta giltzak zerorrek edukiko dituzu nahi baduzu.

Eta zu eta ni, biok bakarrik ongi konponduko gara.

Sartu omen zituzten bada hamabiak gela batean eta giltzak hartuta, ba omen doaz biak kapitainaren gelara.

Eta oherakoan, Tontok kapitainari, ez zela bada gauza egokia neska gaztea gizasemearen aurrean eranzten hastea, eta lehendabizi kapitaina ohean sar zedila mesedez, eta bera gero bigarren sartuko zela.

Baita kapitaina sartu ere.

Orduan, Tontok gonapean zeraman makila ateratzen du, eta hor ekiten dio dinbi-danba: - Mandoa zen ala txerria zen? Mandoa zen ala txerria zen?.

- Ai, ai, ai! Txerria! Txerria!- Eta uzteko mesedez, mesedez uzteko.

Hantxe zeukala armairuan diru-kaxa bat urrez betea eta hartu eta joateko.

Baita Tontok pozik hartu eta martxa ere.

Joan da berriz ere peri herrira; neskatxari soinekoa itzuli eta jo du medikubizarginaren etxera.

Aurpegian eransteko ahal zuen bezala bizar puska bat, eta emateko zaldia, berehalaxe ekarriko ziola eta.

Eta bizar eta guzti, dotore-dotore jantzia, han doa zaldi gainean berriz ere lapur-etxe aldera.